Demo
  • Spirit
  • Historia

Historia

 

AMETS BATEN ISTORIOA

Duela 35 urte gutxik sinisten zuten Tolosako gazte batzuk martxan jarri zuten proiektuan, mendiko eta kirol materiala saltzen hasi bait ziren olio biltegi bat izandako lokal batean. Gogoz eta ilusioz beteta, Jose Luis Areizaga “Txuri”-k, Mikel Arrastoak eta Anate Iturraldek Aralar Kirolak denda sortu zuten. Esperientzia handiko mendizaleak ziren eta Euskal Herrian aurkitu ezin ziren kalitatezko mendiko arropa eta materiala merkaturatzeari ekin zioten Tolosako Laskorain kalean.

aralarkirolak historia 1

 

Urteetan Euskal Herriko mendiko material denda bakarra izan zen, kalitate handiko eta esklusiboak ziren produktu asko saltzen zituztelarik. 80. eta 90. hamarkadetan erreferente bilakatu ziren bere sektorean eta, fondoko eskiaren ondorioz, Estatu mailan oso ezaguna egin zen Aralar Kirolak.  Izan ere, Aralar Kirolak denda soil bat baino askoz gehiago da; kirola eta mendizaletasuna aktiboki bultzatzea izan da bere jabeen apostu garrantzitsu bat betidanik. Kirolari askoren babesle da Aralar Kirolak, profesionalak zein hasiberriak direnenak; mendi-espedizio garrantzitsuetan lagundu du; kirol-proba desberdinen antolaketan parte hartu du elkarlanean, beste gauza askoren artean. Eta guzti hau, lan-talde profesional eta trinko batez inguratuta, Aralar kirolak proiektuan sinistu eta gogotsu aritzen dena, bezeroaren erosketa esperientziak balore erantsi bat ematen laguntzen diotenak.

Modu honetan, urteetako lan honek zenbait sari eta aipamen berezi jaso ditu, hala nola: Tolosako Merkatarien Elkartea eta Tolosako Udalaren esker ona, Gipuzkoako Bazkundeak Merkatari Gipuzkoarraren saria eman zion eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik Euskal Merkatariza Saria jaso du. 

aralarkirolak historia 5

Etorkizunera begira

Gaur egun, Aralar Kirolak berrikuntzan eta kalitatean etengabe inbertitzeko filosofia jarraitzen du, beti etorkizunera begira. Horregatik 2013an, Aralar Kirolaken 35. urteurrenean, berrikuntza desberdinak burutzeko momento egokia izan da. Alde batetik, irudi korporatibo berria aurkeztuko da, logotipo eta estetika eguneratuarekin, eta bestetik, interneten bezeroei zerbitzu on bat ematen jarraitzeko apustua egin du.