Demo
  • Ohiko galderak

Ohiko galderak

- Non dago Aralar Kirolak?

Aralar Kirolak Tolosako (Gipuzkoa) Laskorain kalean kokatua dago . Ikusi mapa

- Nola iritsi naiteke?

Autoz bazatoz, Donostia aldetik N-1 errepideko 436. Irteeratik sartu behar da Tolosara eta Alegia aldetik datozenak, aldiz, 434. irteera.          

Garraio publikoari dagokionean, RENFEn aldiriko trenaz edota autobusez oso ondo komunikatua dago Tolosa.

- Non utzi dezaket autoa?

Tolosan parking ezberdinetan (estaliak zein irekiak) autoa uzteko aukera zabala dago.  Parking gehienak dendatik 5 minutu baino gutxiagora daude. Ikusi mapa

- Zer aurkitu dezaket Aralar Kirolak dendan?

Aralar Kirolak dendan, kirola praktikatzeko zein kalerako material eta arropa aukera zabala dago, kalitate handiko 100 marka baino gehiagorekin lan egiten dugu. Web orri honetan erakusten ditugun produktuak kolezio osoaren aukera txiki bat baino ez da.

Mendiko materialan adituak bagara ere, atletismoa, igeriketa edota iraupen eskirako produktuak ere topatuko dituzu. Etxeko txikienentzat arropa ere badugu.

- Nola erosi ditzaket webgunean agertzen diren produktuak?

Aralar Kirolak webgunean agertzen den edota dendan dagoen edozein produktuaren inguruko kontsulta edota erreserba egin daiteke. Bi modutara egin daiteke: batetik, ordutegi denda ordutegian 943 65 49 16 telefonora deituz eta, bestetik, edozein momentutan gure mezu elektroniko bat idatziz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

Honetaz gain, webgunean bat-bateko mezularitza zerbitzua eskaintzen dugu gure bezeroentzat, momentuan gure saltzailetako batekin kontaktuan jartzeko eta zalantzak argitu ahal izateko.

- Etxera bidali daiteke Aralar Kirolak-en erositakoa?

Bai, Aralar Kirolakek edozein produktu bezeroaren etxean jasotzeko aukera eskaintzen du, mezularitza zerbitzu baten bidez. Gastu guztiak Aralar Kirolaken kontura doaz.

- Beherapen berezirik ba al dago?

Bai, ondorengo kasuetan %10-ko deskontua egiten da produktu guztietan: mendi federatuak, Txindokiko Itzala Klubeko bazkideak, familia ugariak, Tolosako Hirukide ikastetxeko ikasleak eta Usabal Polikiroldegiko (Tolosa) bazkideak.