Demo

TOLOSAKO ADISKIDEOK KIROL ELKARTEA, TAKE

TOLOSAKO ADISKIDEOK KIROL ELKARTEA, TAKE

TAKE, klub modura 1988-ko azaroak 9-an sortu zen. Senior talde batetik hasi bazen ere, urtez-urte talde kopurua igotzen joan da, 2013an 17 talde federatu dituelarik, TAKE Eskolan ikasten ari diren 70 gaztetxoak kontutan hartu gabe. Lehen urteetan mutilen taldeak bakarrik ziren arren, 2007/2008 denboraldian nesken taldeak sortzen hasi ziren, kadete eta infantil talde banatik hasi eta gaur egun ditugun 6 taldeak izatera iritsiz, maila guztiak betez, infantiletatik hasi eta senior talderarte. 

Senior neskei dagokionez, TAKE-Aralar Kirolak taldea, 2013/2014koa hirugarren denboraldia da martxan dela. Lau urte hauetan Aralar Kirolak-en babesa izan du, eta emakumeen saskibaloiaren erreferente bihurtu da maila guztietako taldeak babestuz.

Gipuzkoa mailako txapelketa jokatzen du seniorren taldeak eta beste 14 talde ditu aurkari denboraldi osoan liga erregular bat jokatzeko. Igoera lortuko luketen taldeek Euskal Herri mailako txapelketa jokatuko lukete.