Demo

JOSUNE BEREZIARTU

JOSUNE BEREZIARTU

(Lazkao, 1972-01-19)

Txikitatik neska bizi eta kirol guztien zalea izan da eta hamazazpi urterekin telebistan ikusitako errepotai baten ondorioz, kirol-eskaladaren munduan sartzea erabaki zuen. Handik aurrera kirol-ibilbide ezin hobea jorratu du, munduko eskalatzaile onenen parean kokatu den arte.

2002. urtea izan zen Josuneren urte magikoa, Suitzako Saint Loup eskolako 9ยช mailako muga gainditzea lortu baitzuen eta munduan marka hori lortzen lehen emakumea izan zen. Lorpen  honengatik, Estatu Batuetako Climbing aldizkari ospetsuak Golden Piton Award saria eman zion. 2005. urtean, aldiz, bere marka gainditzea lortu zuen 9a+ zailtasuneko Bimbaluna bidea eskalatuz. 

Baina, Josuneren eskaladarako maitasuna lorpenetatik haratago doa eta eskaladako modalitate ezberdinetan ere aritzen da, baita mendian ibiltzea ere.