Demo

IKER KARRERA

IKER KARRERA

Amezketan (Gipuzkoa) jaioa, Txindoki mendiaren oinetan, baserri-inguruari lotua pasa du bere bizia eta bertartik datorkio mendian korrika egiteko zaletasuna.

2002. urtean Dolomitetara (Italia) egindako bidaian kokatu dezakegu bere mendizale ibilbidearen hasiera. Alpetan zenbait gailur igo ondoren, 2003an bere lehenengo mendi lasterketan parte hartu zuen, Jaca-ko “Subida Oroel” mendi lasterketan hain zuzen. Berehala etorri ziren gehiago: Zegama-Aizkorri maratoia, Espainako Kopa…

2007an Euskadiko Selekzioak Munduko Kopan parte hartzeko proposamena luzatu bazion ere, Ikerrek lasterketak utzi eta mendizaletasunean aritzeko grina piztu zitzaion. Horrela, Italia, Frantzia eta Suizako zenbait tontor egiten ditu eta Broad Peak mendia igotzen duen espedizio batean parte hartzen du.

Bi urte beranduago, 2009an, mendi lasterketetan lehiatzeari ekiten dio berriz ere, eta lan handiaren ondorioz, izugarrizko palmaresa osatzea lortzen du. 2011. urtean, Espainiako Salomon taldearen partaide bihurtzen da.

Gaur egun, munduko onenen artean lehiatzen da eta “Salomon International” taldearekin munduan barrena korrika dabil.