Demo

EDURNE PASABAN

EDURNE PASABAN

 (Tolosa, 1973-08-01)

Alpinista gipuzkoarra,  munduko hamalau zortzimilakoak igo dituen lehen emakumea da.

Hamalau urterekin hasi zen Edurnen mendiarekiko harremana, orduantxe ekin baitzion arroketan eskalatzeari. Momentu horretan inork aurreikusi ezin zuen ibilbide arrakastatsua hasi zuen tolosarrak.

Berehala ezarri zituen erronka berriak, Mont Blanc-era igoera (Frantzia), Alpeetan eskalada, Andeak… 1998. urtean izan zuen lehen kontatua Himalayarekin eta 2001.urtean burutu zuen Everest-era (8.848 m) igoera. Ordurarte mendizale ezezaguna bazen ere, azkar bihurtu zen mendizale ospetsua.

Hurrengo urteetan “14 zortzimilakoen” erronka ezaguna burutu zuen, eta guztiak igo dituen munduko lehen emakumea izendatu zen.

Gaur egun, proiektu berriak ditu eskuartean, aipagarriena Kabi Travels bidaia agentzia martxan jartzea izan da.

 

  1. 2001eko maiatzaren 23a - Everest (8.848 m), Txina/Nepal
  2. 2002ko maiatzaren 16a - Makalu (8.465 m), Txina/Nepal
  3. 2002ko urriaren 5a - Cho Oyu (8.201 m), Txina/Nepal
  4. 2003ko maiatzaren 26a - Lhotse (8.516 m), Txina/Nepal
  5. 2003ko uztailaren 19a - Gasherbrum II (8.035 m), Txina/Pakistan
  6. 2003ko uztailaren 26a - Gasherbrum I (8.068 m), Txina/Pakistan
  7. 2004ko uztailaren 26a - K2 (8.611 m), Txina/Pakistan
  8. 2005eko uztailaren 20a - Nanga Parbat (8.125 m), Pakistan
  9. 2007ko uztailaren 12a - Broad Peak (8.047 m), Txina/Pakistan
  10. 2008ko maiatzaren 1a - Dhaulagiri (8.167 m), Nepal
  11. 2008ko urriaren 5a - Manaslu (8.156 m), Nepal
  12. 2009ko maiatzaren 18a - Kangchenjunga (8.598 m), India/Nepal
  13. 2010eko apirilaren 17a - Annapurna (8.091 m), Nepal
  14. 2010eko maiatzaren 17a - Shisha Pangma (8.046 m), Txina