Demo

ASIER IZAGIRRE

ASIER IZAGIRRE

(Tolosa, 1972)

Hamalau urterekin eskalatzen hasi zenetik, ibilbide aberatsa bildu du Asierrek mendiari lotuta. Arrokan eskalatzea du pasio eta, bakarrik eskalatzea gustuko badu ere, mendiak eskaintzen duen laguntasunaren balioa miresten du. Eskalada dela eta, urteetan Alpeak, Hego Amerika edota Patagoniako arroka eta paretak ezagutzeko aukera izan du.

1992an burutu zuen bere lehen espedizioa Himalayara. Baina 2006. urterarte ez zuen parte hartuko Edurne Pasaban mendizalearekin martxan jarritako 14 zortzimilakoen erronka ezagunean.

Gaur egun, erronka berriak ditu Asierrek, hala nola, Kabi Travels bidaia agentzia berriaren  lan-taldeko kide da.

“Mendia laguntasuna, pasioa eta askatasuna da”