Demo

ARMANDO ROCA

ARMANDO ROCA

(Lleida, 1934-08-03)

Katalana jaiotzez, eta arkitektoa lanbidez, Armando Roca Espainia mailako pistako atletismoan erreferente da. 28 urterekin etorri zen Tolosara bizitzera eta berehala elkartu zen Tolosako Futbol Clubera.

Gaztetatik lotura zuzena izan du atletismoarekin eta 24 urterekin lortu zuen bere lehenengo garaipena, 100 metroko absolutuetan txapeldun izendatuz. Baina, beterano kategorian lortu ditu garaipen gehien, 100 metrotan munduko errekorra lortzeraino.

2003an “Espainiako Atleta Beterano hoberen” izendatu zuten.