Demo

Zuriz jantzitako asteburua

Asteartea, 24 Otsaila 2015

Zuriz jantzitako asteburua

Aurreko urteko arrakastaren ostean, Aralar Kirolak-ek berriro gonbidatu gaitu aurten ere Iraupen Eskia praktikatzeko asteburu pasa.

Aurtengo taldea oso gustora ibili zen Cauterets-Pont de Espagne-ko bailara estaltzen zuen elur kapa gainean irrist eginez. Bidalitako irudiak postaleko paisai zoragarria erakusten dute.

Asteburu osoan zehar Angel Ortiz monitore tituladunarekin Iraupeneko eskiko ikastaroaz gozatzeko aukera izan zuen taldeak Aralar Kirolaken eskutik eskeinita.

Larunbateko eski ikastaroa ondoren Clot-eko Aterpean atseden hartu zuten eta egundoko afarian indarberritzeaz gain egunean zehar bizitako abenturak ere elkarbanatu zituzten.

Hurrengo egunean, elurra zapaldu eta Angelen ikastaroaz gozatu ondoren paradisu txuriari agur esateko eta etxera bueltatzeko ordua iritsi zen. Baina nork daki, agian datorren urteko Aralar Kirolakek eskeinitako Iraupen Eskiko edizioan bat egingo dugu denak berriro, aukera galduko duzu?

Iritzia gehitu
  • Ez dago iritzirik