Demo
  • Blog
  • Azken albisteak
  • Zatoz gurekin korrika egitera eta proba itzazu Brooks markako azken berrikuntzak Trail modalitatean.

Zatoz gurekin korrika egitera eta proba itzazu Brooks markako azken berrikuntzak Trail modalitatean.

Azteazkena, 08 Urria 2014

Zatoz gurekin korrika egitera eta proba itzazu Brooks markako azken berrikuntzak Trail modalitatean.

 

Datorren asteartean, urriak 14, “Brooks Running Day” ekitaldia ospatuko dugu Aralar Kirolak-en. Trail-runninga praktikatzen duzuenok Brooks markako bi modelo berri probatzeko aukera izango duzue: Pure Grit 3, azken berrikuntza, eta Cascadia 9 modeloa, biak trail runninga praktikatzeko pentsatuak. Gainera, partehartzaile guztien artean material zozketa bat egingo da eta, noski, jan eta edatekoa eskainiko da. Giro bikaina ziurtatua dago!

Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurretik izena ematea, epea urriak 14 arte irekia dago 13:00ak arte. Izena emateko telefonoz deitu dezakezue 943 654 682 (Mertxe) edota gure dendetatik zuzenean pasa (Laskorain kalea, 20400 Tolosa). Azkar ibili eta ziurta ezazu zure neurriko Brooks zapatilak. 46 bikote dauzkagu guztira (gizonezkoentzat 24 bikote eta emakumezkoentzat 22), beraz zenbakiak aukerak bukatu arte izango da.

Gizonezkoen neurriak: 8-12 US (41-46 EU)

Emakumezkoen neurriak: 7-10 US (38-42 EU)

Arratsaldeko 18:00tan, Brooks-eko ordezkari baten laguntzaz, partehartzaile guztiak Tolosa inguruan zehar korrika aterako dira zapatilen ezaugarriak ezagutu eta bizi ahal izateko.

Eguna eta ordua: Urriak 14, arratsaldeko 18:00tan (17:45 aldera iristea gomendatzen da, materiala jaso eta prestatzeko denbora egon dadin).

Lekua: Aralar Kirolak dendan hasi eta bukatu.

 

Iritzia gehitu
  • Ez dago iritzirik