Demo

Waterline 2015 Festibala

Asteartea, 08 Iraila 2015

Waterline 2015 Festibala

Oria ibaiak jaso du Waterline 2015 Festibalaren bigarren edizioa pasa den asteburuan, irailak 5-6. Eguraldi honak lagunduta mundu osoko slackline eta kirol honen beste modalitateetako profesionalak uretara salto egiten animatu ziren. Ibarrako Iñigo Manso gazteak antolatutako jardunaldi honek zirko giro aparta ekarri du Tolosara. Iñigo bera ere neoprenoa jantzita oreka mantenduz ikusteko aukera izan genuen, bere pasioa den kirol hau ezagutaraztera eman eta gozatzen duen bitartean.

Eta Aralar kirolak bertan egon zen Waterline Festibala babestuz, praktikatzen hasi beharko dugu datorren urterako!

 

Waterline 2015

Iritzia gehitu
  • Ez dago iritzirik