Demo
  • Blog
  • Azken albisteak
  • Igande honetan VIII. Txirrita Mendi Ibilaldia ospatuko da Amezketatik abiatuta

Igande honetan VIII. Txirrita Mendi Ibilaldia ospatuko da Amezketatik abiatuta

Osteguna, 15 Maiatza 2014

Tolosako OARGI Mendi Elkarteak antolatzen duen mendi ibilaldia Aralar mendikatean egingo da datorren maiatzaren 18an. 45 km-ko distantzia zeharkatu beharko da 3000 m-ko desnibela osatuz. Irteera Amezketako Bixente Aterpean (Aierbenea etxean) goizeko 06:00-tan izango da. Mendiko zeharbide honek Euskal Herriko Mendi Federazioak ezartzen dituen baldintza guztiak betetzen ditu.

Aralar Kirolak OARGI Mendi Elkarteari laguntza zabaldu dio ekitaldi honetarako. Parte hartzeko informazioa eta izen ematea www.zirkuitua.com webgunean edota OARGI Mendi Elkartearen lokalean (Santa Maria, 4. 20400 Tolosa) egin daitezke.

Zorte on antolatzaileei eta partehartzaile guztiei! Ondo pasa!

Iritzia gehitu
  • Ez dago iritzirik